XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1991ko makineria eta ekipoetako inbertsioen % 75k ere teknologia berrikuntzak zituzten.

1.2.5. Kalitate adierazleak

Kalitate sistema direlakoetan egin gastuak euskal industriaren salmenta osoen % 1,1 dira.

Sektorialki Metalezko Eraikuntza eta Materiale elektrikoa sektoreak dira beren salmenten ehuneko handiena kalitate sistemei eskaintzen dizkietenak, % 3ra iristen ez bada ere (% 2,4 eta % 2,2 urrenez hurren).

Ez kalitate delakoaren kostuak, beren aldetik, salmenten % 1,3 dira.

Orokorrean, metaleen eraldatzaileen adarrak dira produktuen ez kalitatea gehien baloratzen dituztenak, nahiz eta beren konparaziozko desabantaila murriztearren kalitate sistemetan gehien gastatzen dutenak diren.

Emaitza hauek arreta berezia eskatzen dute, batez ere ez kalitatearen kostuei dagokienez, ez baitituzte enpresa guztiek kalitate azterketak egiten.

1.2.6. Pertsonala

Euskal industrien pertsonalaren egiturak ehuneko handi bat (% 47) pertsonal ez kualifikatua dela erakusten du.

1.2.6.1 Grafikoa / Lan Kualifikazioaren Araberako Pertsonal Egitura. / Ez Kualifikatuak / Teknikariak / Maisu-Maistrak / Administrariak

Egoera honek, enpresek pertsonalaren prestakuntzan ahalegin handia egitea azaltzen du; enpresen erdiek baino gehiagok giza talde prestakuntzak eragindako kanpoko gastuak dituzte.